Ekintza horrez gain, Udalak Adikzioen Prebentzio Zerbitzua eskaintzen die herritarrei, laguntza eta orientaziorako baliabidea, aurrez aurre zein telefonoz. Gazteei, familiei, hezitzaileei eta elkarteei zuzenduta dago, eta droga-mendetasunei eta ohitura osasungarrien sustapenari buruzko informazioa ematen du.
Kanpainaren eragina areagotzeko, kartelak Bizkaibuseko markesinetan eta Metro Bilbaoko geltokietan ere jarriko dituzte. Pieza bakoitzak QR kode bat du, Etorkintza Fundazioagaz elkarlanean egindako bideo interaktibo bategaz lotzen dena. Bertan, alkoholagaz lotutako arazoak detektatzeko gakoak azaldu eta horien ondorioei buruzko datu garrantzitsuak ematen dira.