Zaintzaileei laguntzeko programa indartu du Erandiok Zainduz 2025 zerbitzuagaz

Ander Zarraga 2025ko urt. 31a, 10:41

Jarduerak otsailetik maiatzera egingo dituzte Altzagan eta Astrabuduan. © ERANDIOKO UDALA

Udalak laguntza-sare bat bultzatuko du, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzako prestakuntza, aholkularitza eta laguntza-taldeak antolatzeko.

Erandioko Udalak Zainduz 2025 aurkeztu du, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntza integrala emateko familia-inguruneko arreta-zerbitzua. Tailerren, hitzaldien eta aholkularitzaren bidez, zaintzako eta autozaintzako ezagutzak eta trebetasunak indartzea da programaren helburua.

Erandion erroldatutako zaintzaile ez-profesionalei zuzenduta dago Zainduz 2025, eta honako hauek biltzen ditu: banakako eta taldeko laguntza psikologikoa, mendeko pertsonen mobilizazioari buruzko prestakuntza, denboraren kudeaketa eta autozainketa, bai eta zahartze aktiboari eta zaintzaren erantzunkidetasunari buruzko sentsibilizazio-jardunaldiak ere.

Jarduerak Altzaga eta Astrabuduko zentroetan egingo dituzte, otsailetik ekainera eta irailetik abendura bitarteko saioakaz. Informazio gehiago gura izanez gero, jo Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara, Altzaga (944 890 233) eta Astrabudua (944 069 919 - Ext 310), edo www.erandio.eus webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun