Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko.
Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta.
Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!