Esku-hartze horren bidez, balastoa ordezkatu, langak aldatu eta trenbideak berrituko dute 4,5 kilometroko trazaduran, Lutxanako (Erandio) eta Sondikako geltokiak eta Zangroizko geralekua barne.
Autobus-zerbitzuak geltoki hauek izango ditu: Lutxanan Playabarri – Lutxana Bidea; Zangronizen, geralekuaren ondoan, Sondikarako noranzkoan, eta biribilgunean, Lutxanarako noranzkoan; Sondikan, Mitxine Bidea kalea, geltokiaren ondoan.