Erandioko familientzako eta biolentziaren biktimentzako laguntza juridikoko zerbitzua berritu dute

Ander Zarraga 2025ko mar. 19a, 13:20

Zerbitzuak aholkularitza eskaintzen du familia-zuzenbidean, gai zibiletan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak Laguntza Juridikoko zerbitzua berritu du familia-zuzenbidean, gai zibiletan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza eskaintzeko. Zerbitzua astero eskainiko dute modu egonkorrean, eta Astrabudua eta Altzaga auzoen artean kokatuko da, behar dutenei sarbide hurbil eta eraginkorra bermatzeko helburuagaz.

Udalak Laguntza Juridikoaren zerbitzua beste bi urtez berritu du zerbitzua, familia-zuzenbidean, gai zibiletan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza indibidualizatua ematen jarraitzeko. Ekimen honegaz, Udalak egoera ahulean dauden pertsonen eskubideak bermatu gura ditu, legezko informazioa eta laguntza espezializatua eskuratuz.

Zerbitzu hori modu egonkorrean eta astero eskainiko dute, eguenetan 11:00etatik 14:00etara, Astrabuduan eta Altzaga auzoen artean. Laguntza jaso ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Udaleko Gizarte Zerbitzuen bitartez. Neurri horregaz, Erandioko Udalak bere herritarren babes juridikoagaz eta ongizateagaz duen konpromisoa berretsi gura du, bereziki zailtasun bereziko egoeretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun