Urteko zita garrantzitsua da Kanpomartxo Erandioko euskaltzaleentzat, eta aurten ere Berbots elkartearen deialdiak erantzun zabala izan du. Atzo, domekan, Martiartuko landak jendez gainezka egon ziren jai giroan euskaraz bizitzeko eta elkarregaz gozatzeko. Goizeko 11:00etatik iluntzera arte, euskara, kultura eta herrikideek hartu zuten protagonismoa Erandioko landa-gune honetan. HIRUKA ere bertan izan zen, eta hemen jaso dugu topatu genuena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!