LABek salatu du lan-absentismoari buruzko diskurtsoa lan-eskubideak murrizteko aitzakia gisa erabiltzen ari direla, baina beraien berbetan enpresek ezarritako baldintza prekarioek eragiten dute absentismo hori, gaixotasun eta lesio larriakaz batera. "Laneko osasuna eta segurtasuna bermatzen ez diren oinarrizko eskubideak dira", adierazi dute.
LABek neurri sendoak eskatu ditu, hala nola prebentzio-araudia betetzen ez duten enpresen aurkako zehapen eraginkorrak eta lan-ikuskaritza propioa sortzea. Erandioko kontzentrazioak agerian utzi gura izan du, halaber, mutualitateek laneko bajen kudeaketan duten zeregina, sindikatuaren arabera enpresa-onurak langile-klasearen osasunaren gainetik lehenesten dituen sistema baten konplize gisa aipatuz.