Erandio Folk jaialdiak antzinako doinuakaz beteko du Merkatu Zaharra

Ander Zarraga 2025ko mai. 6a, 13:52

Harribitxi taldearen doinuek irekiko dute jaialdia 12:00etan. © HARRIBITXI

Harribitxi, Besaide, Mayalde eta Roberto Etxebarria taldeak bilduko ditu jaialdiak zapatu honetan, 12:00etan hasi eta iluntzera arte iraungo duten emanaldiakaz. Atzoko eta gaurko musika, zuzenean eta publiko guztiarentzat.

Harribitxi bikoteak emango dio hasiera jaialdiaren 12:00etan, txistuaren eta euskal musika tradizionalaren ikuspegi garaikideagaz. Ondoren, 17:00etan, Besaideko euskaltzaleak izango dira, sustraiko folk doinuakaz. 19:30ean, Salamancako Mayalde taldeak eskuz egindako instrumentuak eta ahozko oroimena taularatuko ditu.

Jardunaldiari amaiera emateko, 22:30ean, Roberto Etxebarriak belaunaldiak, teknika eta sentiberatasuna batzen dituen kontzertua eskainiko du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun