Familientzako 9,5 kilometroko ibilbidea 10:30ean abiatuko da Goikolanda garagardotegitik, eta bertara heltzeko doako autobusak izango dira Altzaga eta Astrabuduatik, 09:45ean. Erronka handiago baten bila dabiltzanentzat, 14,5 kilometroko tarteko ibilbidea, nordic walkingerako ere baliagarria, 08:30ean aterako da Mendiguren plazatik. Aukerarik luzeena, 25 kilometrokoa, 07:30ean abiatuko da Obieta kaletik, Altzagan.
Jon Garcia Kiroletako zinegotziak nabarmendu duenez, E! bilbideak "udalerriko txoko berriak ezagutzeko aukera ematen du edizio bakoitzean, eskuragarri dauden bidezidor ugariei esker, eta ohitura osasungarriak eta naturarekiko kontaktua sustatzeaz gain."
Ibilbide guztiak Astrabuduko Mendiguren plazan bukatuko dira, eta 12:00etatik aurrera, helmuga jai-elkargune ere bihurtuko da. Bertan musika, puzgarriak, photocall eta janari postuak egongo dira, Caritasen aldeko txosna solidarioa barne. Lehenengo taloa doakoa izango da ibilbideak burutu dituztenentzat, eta hurrengoak borondatezko dohaintza baten truke eskainiko dira.