Erdaraz eta kito?

Amaia Arriaga 2025ko mai. 20a, 10:58

Iraidek mediku euskalduna eskatu du Getxon eta erdalduna esleitu diote, mediku euskaldunek kupoa beteta omen dutelako. Erandion udaltzain batek ez du erreparorik izan berak ez duela herritarrari euskaraz erantzun beharrik esateko.

Administrazioak ez du bermatzen norberak nahi duen hizkuntzan artatua izateko eskubidea, eta auzitegietatik datozen sententziek arrazoia ematen diete bertako bi hizkuntza ofizialak ezagutu gabe langile publiko izan nahi duten hautagaiei. Sententziak erreskadan datoz, bata bestearen atzetik, eskakizunak mugatzea justifikatzeko argudio berberarekin, hau da, errealitate soziolinguistikoa aintzat hartuta ez dela beharrezkoa horrenbeste langile elebidun izatea.

Premiazkoa da hizkuntza eskubideen alde dauden alderdiei presio egitea marko juridiko aproposa adostu eta lege-markoa aldatzeko; ezinbestekoa da euskararen aldeko neurrien segurtasun juridikoa bermatzeko.

Eta ea udaberriko EUSKARALDIA aprobetxatzen dugun errealitate soziolinguistikoa, apur-apur bat bada ere, geure aldera jartzeko eta agintariak akuilatzeko, ez da eta onargarria, esaterako, Erandion, Euskara Sailak aurten iaz baino % 21 gutxiago inbertitzea jarduera soziokultural eta diru-laguntzetan.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun