Erandioko Kirol Astea tokiko kirol-elkarteen lana ikusarazteko eta herritarren aire zabaleko kirola sustatzeko Udalaren egitasmoa da. Aurten, 30 klub eta taldek baino gehiagok parte hartuko dute erakustaldiak eta publikoari irekitako jarduerak uztartuko dituen programazioan.
Aurtengo edizioak kirol egokitua, femeninoa eta tradizionala hartuko ditu, beste askoren artean, boccia, herri kirolak, sokatira Goiherri taldeagaz, arrauna Lutxana Arrauneko arraunlariakaz eta pilota izango dira. Kalistenia eta disc golfa bezalako diziplina berriak ere eskainiko dituzte, baita arku-tiroa eta esgrima bezalako praktikak ere. Udal-kiroldegiek ere euren jardueretako batzuk aire zabalera eramango dituzte, adinekoentzako gimnasia saioak, adibidez. Gainera, kirol eta familia elikadurari buruzko hitzaldiak izango dira martitzenean gaztetxokoan.
"Kirolak eta aktibitate fisikoak garrantzi handia dauka gure bizitzan, bai gaztaroan bai zahartzaroan. Horregatik, guretzat garrantzitsua zen kirola kiroldegietatik eta zelaietatik kaleetara ateratzea, jendeak horrekin topa egin dezan, eta horren emaitza Kriol Astea izan zen". azaldu Aitziber Oliban Erandioko alkateak. "Ekimenak irabazi hirukoitza dauka: taldeak euren burua ezagutzera ematen dute, jendeak kirola eta aktibitate fisikoa egiten du eta herritarrek udalerrian daukagun eskaintza zabala ikusi eta nahiago dutena aukeratu dezakete", gaineratu du Olibanek.
Bere aldetik, Jon Garcia Kiroletako zinegotziak azaldu duenez, aurten ohiko kokapenez gain, Mendiguren plaza, Altzagako metroaren zabalgunea eta Udaletxeko plaza, aurten, Astrabuduako anbulatorio ondoko ingurua eta Erandiogoikoa ere gehitu dituzte programaziora. "Kirol erakustaldiak egoteaz gain, jendeak herrian egiten diren modalitate desberdinak probatzeko aukera ere izango du", azaldu du zinegotziak.
Egitaraua:
Ekainak 2, astelehena
Irailaren 23a plaza
-
Helduentzako gimnasia.
Mendiguren plazan
- Aurreskua. Trabudu Dantza Taldearen ekustik.
- Amets Yoseikan Budo.
- AKT (Boxeo).
- Uppercut (Boxeo).
- Chikara (Kickboxing). Ibon Larrañagagaz.
- Irrati-programa Onda Vascagaz.
- Boccia. Iñaki M.
- Saski-baloia. Baloncesto Erandio Altzaga.
- Arku-tiroa. Arkulariak.
- Esgrima.
Hitzaldiak Gaztetxokoan
- Familia-elikadura. EmaneSPORT
- Kirol-nutrizioa. EmaneSPORT
Ekainak 3, martitzena
Altzagan
-
Helduen gimnasia.
San Agustin plazan.
-
Puzgarriak.
Metro-geltokiaren atzealdean.
- Patinaje – Hastapena. Erandio Irristan
- Skate – Hastapena.
- Mahai-tenisa. Unai A.
Ekainak 4, eguaztena
Altzaga Ikastolan
- Irteera bizikletaz.
- Txirringa eskola
Astrbuduan
-
Helduentzako gimnasia.
Skate-parkean
- Skate masterclass
- Kalistenia
- Tailerra + Gosari osasuntsua.Gynkana
- Saskibaloia.
- Discgolf.
- Xakea.
Ekainak 5, eguena
Goikolanda ikastetxea
- Euskal dantzak. Goialde Dantza Taldearen eskutik.
- Herri kirolak tailerra. Herri kirolak eskola
- Arrauna. Lutxana Arraun Taldea.
- Sokatira. Goiherri Sokatira Taldea.
- Puzgarriak.
- Nordic Walking.
Ekainak 6, zapatua
Jado ikastexea
-
Eskupilota tailerra.
Metro aurrean
- Euskal dantzak. Uztargi Dantza Taldea.
- Ana Rosa Tercero Dance GM.
- Zumba saioa.