Egitaraua

Ekintzaz betetako Euskal Astea ospatuko dute hilaren 9tik 15era Astrabuduan

Ander Zarraga 2025ko eka. 9a, 10:03

Besteak beste, hurrengo urteko ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera egongo da egunotan Astrabuduan. © ERANDIOKO UDALA

Gaur, 19:00etan abiatuko dituzte euskal kulturaren transmisioa eta ospakizuna helburu izango duten jardueren egitaraua. Aste osoan zehar, herritarrek dantza-ikastaroak, dokumentalak, kalejira eta umeentzako jarduerak izango dituzte eskura, giro parte-hartzaile eta herrikoi batean.

Egitaraua:

Ekainak 9, astelehena

  • 19:00 Arraitiako Jota Ikastaroa (I), Josu Murueta kultur etxean..

Ekainak 10, martitzena

  • 20:00 Luzaketa Klasea, Josu Murueta kultur etxean..

Ekainak 11, eguaztena

  • 19:00 Arraitiako Jota Ikastaroa (II), Josu Murueta kultur etxean.

Ekainak 12, eguena

  • 19:30 Dokumentala: Momotxorroak, Kaos baten Istorioa, Josu Murueta kultur etxean.

Ekainak 13, barikua

  • 20:00 Dokumentala: Astrabuduko Dantza Taldeak: 1944-2001, Anbulatorio zaharrean.

Ekainak 14, zapatua

  • Goizean diana txistulariakaz eta umeentzako jolasak, Mendiguren plazan.
  • Egun osoan zehar: Trabuduko produktuen salmenta gunea eta 2025-2026 ikasturterako aurrematrikula, Mendiguren plazan.
  • 19:00 Dantza plaza, Mendiguren plazan.

Ekainak 15, domeka

  • 11:30 Kalejira, anbulatorio ondoko plazan.
  • 12:00 Dantza alardea Txorierriko Taldeakaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun