Desgaitasuna ikusarazteko jarduera inklusiboz bete dute astea Erandion

Ander Zarraga 2025ko eka. 9a, 10:54

Aurrera Eginez ekimenean parte hartuko duten elkarteetako kideek parte hartu zuten horren berri emateko aurkezpenean. © APNABI

Erandion, ekainaren 9tik 15era bitartean, Aurrera Begira ekimenaren edizio berri bat egingo dute, desgaitasuna duten pertsonak ikusarazteko eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko. Hogei bat elkartegaz batera antolatutako programazioak itsuentzako gosariak, osasun mentalari buruzko hitzaldia eta, domekan, ospakizun handia hartuko ditu.

Domekan, hilaren 15ean, martxa inklusiboa, hirugarren sektoreko azoka eta hainbat erakustaldi egingo dituzte. Jardunaldiari amaiera emateko, bazkari herrikoia ere egingo dute 14:30ean. Izen-emateak bi euroko prezioa izango du eta ibilaldirako eta bazkarirako bi eurokoa izango da izen-ematea; bildutakoa Erandio Baitan Igeriketa Egokituaren Klubera bideratuko da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko edizioari esker, udal-eraikinen seinaleztapena hobetu ahal izan zuten. Aurten, parte hartzen duten elkarteek azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela langile publikoak prestatzea eta sentsibilizatzea, desgaitasun intelektuala eta bestelako zailtasun kognitiboak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko.

Egitaraua:

Ekainak 9, astelehena

  • 10:00 Gosariak Itsu-itsuetan, Gaztetxokoan.
  • 18:00 Hitzaldia: Del estigma a la estima: la salud mental es de todas, Argia Fundazioaren eskutik, Gaztetokoan.

Ekainak 10, martitzena

  • 18:30 Askariak Iisu-itsuetan, Gaztetxokoan.

Ekainak 11, eguaztena

  • 10:00 Gosariak Itsu-itsuetan, Gaztetxokoan.
  • 18:00 Hitzaldia: La reforma de la tutela y decisiones de futuro, FSDPV eta Bufete Gordoniz-en eskutik, Gaztetxokoan.

Ekainak 15, igandea

  • 10:30 Martxa Inklusiboa, Mendiguren plazatik, udaletxeko plazaraino (Altzagan).
  • 12:00 Hirugarren sektoreko elkarteen azoka, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00 Jarduerak eta emanaldiak, Irailaren 23a plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Irailaren 23a plazan. Prezioa: 6 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun