Goiherriko Sokatira Taldeak Alemaniako sokatira selekzioaren bisita jaso du

Ander Zarraga 2025ko eka. 23a, 10:45

Alemaniako selekzioko tiralariak Goiherri Sokatira Taldeko kirolariakaz abtera entrenatzen, auzoko eskolako lokalean. © GST

Talde biek entrenamendu-saioak egin dituzte elkarregaz, nazioarteko giro ezin hobean. Gainera, entrenamenduen ostean, lagunarteko txapelketa ere jokatu dute. Goiherrikoak pozik eta harro agertu dira nazio mailako selekzio batek formakuntzarako erreferentetzat hartu dituelako.

Alemaniako sokatira selekzioko 20 gizonezko eta 5 emakumezkoz osatutako taldeak  egonaldia egin du Erandion, Txinan jokatuko den World Games 2025 nazioarteko txapelketarako prestatzeko. Hala aurreko astean, Goiherrin izan dira bertako tiralariakaz entrenatzako.

Alemaniako taldeak 640 kg gizonezkoen, 600 kg emakumezkoen eta 600 kg mistoen kategorietan lehiatuko da. Goiherrikoen esanetan, alemaniarrek Euskal Herria aukeratu dute entrenatzeko "gure sokatiralarien nazioarteko maila altua dela eta, eta bereziki defentsa hobetzeko asmoz, arlo horretan euskaldunok nabarmenki onak baikara".

Talde alemaniarra ekainaren 19an heldu zen Erandiora eta eta eguenean eta barikuan egon ziren Goiherriko kirolariakaz batera entrenatzen. Zapatu goizean, lagunarteko nazioarteko mini txapelketa jokatu zuten Goiherriko eskoletako lokalean. Bertan, euskal taldeek eta Alemaniako selekzioak nazioarteko mailako ikuskizun paregabea eta harreman kultural eta kirol elkartruke aberatsa eskaini zuten.

"Goiherriko Sokatira Taldean harro gaude nazio mailako selekzio bat gurean hartzeaz, eta pozik gaude Euskal Herria euren prestakuntzarako erreferentetzat hartu izanaz", adierazi dute talde goiherritarreko ordezkariek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun