Elkarteetako kideek azaldu dutenez, "Txoriek horma gardenen kontra topo egiten dute eta modu krudelean hil egiten dira. Hasiera batean, pegatinaren bat jarri omen zuten, baina distantzia handiegiarekin, ez zen nahikoa izan eta istripuak jarraitu zuten". Gaineratu dutenez, askotan hildako animaliak ez dira ikusten berehala batzen dituztelako, "baina bideo eta argazki ugari ditugu gertatutakoa frogatzeko".
Arazoaren larritasuna ikusita, herritarrek adierazi dute hainbat bide erabili dituztela Erandioko Udalari arazoaren berri emateko: emailak, telefono-deiak eta aurrez aurreko kontaktuak. Baina elkarteen arabera, Udaleko arduradunek adierazi diete neurriak "garestiegiak direla eta ez dekotela horretarako aurrekontu nahikorik".
Gauzak horrela, aipatutako elkarteetako kideen arabera hartu daitezkeen hainbat neurri daude: beira itsugarriak edo pegatina konbinatuak jartzea, hegaztiek hesi ikusgarritzat har ditzaten edo beraien ibilbideak desbideratzeko soinu seinaleak. "Beraz hitzetik hortzera pasatzea eta gai hau konpontzeko erabaki eraginkorrak hartzea eskatzen diogu udalari", eskatu dute beraien adierazpenetan.