Lehiaketa bi zatitan egongo da banatuta: lehen bi egunetan, eguenean eta barikuan, klub mailako txapelketa egingo dute, Goiherri eta Gaztedi taldeen parte-hartzeagaz. Aldiz, zapatuan eta domekan, nazioarteko World Championship lehiaketan lehiatuko da Basque Country selekzioa.
Egutegiaren arabera, eguenean gizonezkoen 600 kiloko kategoria, emakumezkoen 500 kilokoa eta Sub 23ko 560 kiloko mistoa jokatuko dira. Barikuan, berriz, gizonezkoen 560 kiloko tiraldia, 580 kiloko mistoa eta emakumezkoen Sub 23ko 500 kilokoa izango dira.
Zapatuko hitzorduetan emakumezkoen 500 kiloko txapelketa, Sub 23 560 kiloko mistoa eta domekan, gizonezkoen 640 kiloko tiraldia, 580 kiloko mistoa eta emakumezkoen Sub 23 500 kilokoa jokatuko dira.
Egunero txanda bi egingo dituzte: goizez 09:00etan (10:00etan Euskal Herriko ordutegian) eta arratsaldez 13:00etan (14:00etan).
Ver esta publicación en Instagram