Euskal Selekzioa sokatirako munduko txapeldun izendatu da gizonezkoen 600 kiloko kategorian

Ander Zarraga 2025ko ira. 8a, 10:52

Goiherriko 23 urtez azpikoen talde mistoko kideak mundialean eskuratutako emaitza ospatzen. © GOIHERRI SOKATIRA TALDEA

Aste-akabuan Nottinghamen (Ingalaterra) jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan Goiherriko tiralariak ere lehiatu dira, eta gazteenek lortu dituzte emaitza onenak: 23 urtez azpikoen talde mistoan brontzea, eta neskek zilarra. Aldiz, Laukizko Gaztedi taldeak eta Euskal Selekzioak urreak lortu zituzten gizonezkoen 560 eta 600 kiloko lehiaketetan, hurrenez hurren.

Txapelketaren lehen jardunaldian, Goiherriko 23 urtez azpikoen talde mistoak brontzea eskuratu zuen. Aldiz, gizonezkoen 560 kiloko lehian finalera heltzea lortu bazuten ere, urrea Laukizko Gaztedirentzat izan zen. Bigarren jardunaldian, Goiherriko 23 urtez azpikoen neskak gogor lehiatu ziren, baina ez zuten Taipeiko (Txinako Errepublika) taldea gainditzea lortu, eta zilarragaz geratu ziren. 

Horrez gainera, Euskal Selekzioak urrea ere eskuratu zuen gizonezkoen 600 kiloko lehiaketan; Suitza eta Alemaniako selekzioak bigarren eta hirugarren geratu ziren finalean. Horregaz batera, Euskal Selekzioak zilarra eskuratu zuen gizonezkoen 560 kiloko txapelketan, eta brontzea 23 urtez azpikoen 560 kiloko lehiaketa mistoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun