Erandioko HAPO berria lantzen hasteko prozesua aurkezteko topaketa egingo dute

Ander Zarraga 2025ko ira. 9a, 17:02

Erandioko Udalak iragarri du datorren eguaztenean, irailaren 10ean, 18:00etan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) idazketa lanen hasieraren aurkezpena egingo duela Merkatu Zaharreko areto nagusian. Topaketa horretan, Udaleko zerbitzuetako langileek eta erredakzio-taldeko kideek parte hartuko dute.

Ekitaldi publiko horrek egitasmoaren abiapuntu ofiziala jarriko dio herritarrakaz batera egingo den parte-hartze eta komunikazio prozesuari, hain zuzen ere, Erandioko etorkizuneko HAPO berria definituko duen egitasmoa. Aurkezpenean plan orokorra zer den azalduko dute, zertarako behar den eta zein gai jorratuko diren: lurzoruaren erabilera, etxebizitza, mugikortasuna, ingurumenaren babesa eta abar. Halaber, prozesuaren egutegi aurreikusiaz eta idazketaren faseez ere informazio gehiago ematen joango dira.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun