Programazioa honako hau izango da; irailaren 14an Bea Egizabalen Gregoria bakarrizketa, Tartangako latsarrian; 21ean, Miren Narbaiza & dabele Sarriugarteren Kaixo karis errezitaldi musikala, Gautxoriak lokalean; irailaren 28an Erraldoien Eguna.
Programazioa itxiko duen Erraldoien Egunean Gautxoriek euren erraldoiak eta kilikiak aterako dituzte kalera. Ostean, bazkaria egingo dute eta eguna Jon Basagurenen kontzertuagaz amaituko dute, Tartangako berdegunean.