Jaialdia, 12:30ean hasiko dira batukada tailer bategaz, Irailaren 23a plazan. Hala ere, Merkatu Zaharrean egingo dituzten jaialdiaren emanaldi nagusiak 19:30ean hasiko dira DJ Lady Grumpy eta Gildas taldearen, pop eta yé-yé doinuakaz.
Iluntzean, 22:00etan, Susan Santos gitarra-jole eta kantautorearen txanda izango da, blues-rock europarrean erreferentea, eta ibilbide oparoan Billy Gibbons (ZZ Top) bezalako artistakaz oholtza partekatu duena. European Blues Awards sarietan (2019) Best Musician Performance eta LA Critics Awards sarietan emakumezkoen disko onena irabazi ditu, besteak beste.
Berdintasun zinegotzi Jorge Gonzalezek jaialdiaren inguruan nabarmendu duenez, "aukera honek benetako erreferenteak eskaintzen dizkie gure herritarrei, urteetan gizonen esku ia soilik egon den espazio publikoa aldarrikatzeko".