Tor Magoa antolakuntzaren arduraduna da eta nabarmendu duenez, asmoa magia herritarrei hurbiltzea da: "Askotan guk joan behar izaten gara magiara, baina hemen kalera aterako dugu, jendeak berehala horrekin topo egin dezan". Horren adibide da magipoteoa, ilusionistak tabernetako terrazetan agertzen diren une xarmagarria.
Bederatzi artista ariko dira guztira, tokikoak eta kanpokoak diren maisuak. Horien artean, Andoni argentinarra, euskal jatorrikoa, azken urteetan euskara ikasi eta jada hizkuntza horretan saioak egiten dituena. Beste izen nabarmen bat Lola Mento izango da. "Kalean benetako urakana da, horregatik ekarri dugu: Astrabudua goitik behera astintzeko", azaldu du Tork.
Aste-akabuko ekitaldien artean, umeentzako tailerrak (zapatuan 11:30ean Merkatu Zaharrean eta igandean, ordu berean, Josu Murueta zentroan), eta ohiko gala nagusia, zapatuan 20:00etan Merkatu Zaharrean ospatuko dena nabarmentzen dira. Herritarrek, beraz, magiaz beteriko asteburua izango dute aurretik.
Egitaraua:
Irailak 26, barikua
Erandiogoikoan.
- 18:00 Desorekatua (Andoni).
Irailak 27, zapatua
Altzagan.
- 11:30 Tailerra (Tor, Txoborro).
- 13:00 Magipoteoa (Alejandro Revuelta, Javi Benítez, Txoborro).
- 20:00 Gala nagusia (Javi Benítez, Alejandro Revuelta, Andoni, Carlitos, D’Albeniz).
Irailak 28, domeka
Astrabuduan.
- 11:30 Tailerra (Tor, Txoborro).
- 13:00 El Peor Mago del Mundo (Winstone Coppeland).
- 18:00 Lolamentando (Lola Mento).