2025/11/02 19:00

Antzerkia

Antzerkia: "Empaque"

Antzerkia: "Empaque"
Erandio

Empaque ikuskizunean, zirkuak eta flamenkoak bat egiten dute lengoaia berezi batean, identitateari buruz hitz egiteko.

Egileak, bolanteen, kanten eta piloten artean oinez, ezarritako mugak zeharkatu, eta bere muinera eramango gaitu. Hor, segurtasun eza eta indarguneak konpasaren, jaurtiketen, erreboteen eta intzirien bidez lotzen dira.

Bada, zalantza sortu arren, erabakia hartuta dago. Eta orain marjina horren gainean ibiltzea baino ez da geratzen, funanbulista bat tenplu batera doanean bezala... Empaque-ren tenplura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun