Gertakaria martitzen honetan, 13:00ak baino lehentxeago, jazo zen. Establezimenduko langileek Ertzaintzari deitu zioten, bezero bat lapurreta egiten ari zela antzeman ostean. Segurtasun-langileek gizona atxikita zutela bertaratu ziren ertzainak, eta bertan identifikatu eta atxilotu zuten.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotua aurretik ere saiatu izan da hipermerkatu berean antzeko ebasketak egiten. Agenteek ebasketa-saiakera delituagatik eraman zuten ertzain-etxera, eta beharrezko eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren esku jarri zuten.