Albistea ezagutu ostean, Erandioko bizilagunek eta merkatariek elkartasun-kanpaina abiatu zuten Dieng laguntzeko, bere lanari esker lortutako dirua berreskuratu ahal izateko. Lapurreta jazo zen fruta-denda berean jarri zuten crowdfunding kanpaina egiteko gunea, eta, horrez gain, dohaintzak online ere egin daitezke lotura honen bitartez.
Fruta-dendako ugazabak azaldu duenez, zaintza-kameretan argi ikusi daiteke nola emakume biek motxilan zeraman gutun-azala kendu zioten. Horretan zeramatzan 3.500 euroak Senegalen duen familiari bidaltzeko atera zituen bankutik. Senegaldarrak zortzi urte daramatza bizitzen Erandion eta ezaguna da herrian, horregatik, bizilagunek elkartasuna erakutsi gura izan diote, eta, daborduko, 1.500 euro baino gehiago bildu dituzte.
Ekimena antolatu duten herritarrek azpimarratu dutenez, "berarentzat, euro bakoitza sakrifizioa, itxaropena eta bere maiteen bizitza hobetzeko aukera zen. Egoera honek oso une zailean utzi du, eta galdutakoaren zati bat berreskuratzen lagundu nahi diogu".