Azaroaren 7an, barikuan, 18:00etatik aurrera, Bandazo, Kernhell, Sabotaje, Basati eta Vhäldemar taldeek joko dute jaialdiaren lehen jardunaldian, energiaz gainezka egingo duten emanaldiakaz. Aldiz, zapatuan, hilaren 8an, baterien kontzentrazio bategaz hasiko da programazioa 13:00etan. Ondoren, indaba-jana egingo dute 15:00etan, eta Chicos de Barrio, Tierra Kritikal, Frakture, Empire of Disease eta Sanngre taldeen kontzertuak izango dira Merkatu Zaharrean, 18:00etatik aurrea.
"Track 1 Festaren helburua tokiko taldeei ikusgarritasuna ematen jarraitzea eta musika eta bizikidetza protagonista izango duen elkargune bat sortzea da", adierazi dute ekitaldia antolatu duen Track 1 Kultur Elkarteko arduradunek.