"Proba historikoa da atleten egutegian", nabarmendu du Jon Garcia Kirol zinegotziak. Antolatzaileek 1.200 pertsona baino gehiago espero dituzte bertan, kategoria guztietan. Izen-ematea doakoa da, eta Sportmaniacs plataformaren bidez egin daiteke, ostirala (azaroak 7) 00:00ak arte.
Aurtengo nobedade nagusia familia modalitatean dago: parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar izango. Altzaga kiroldegia izango da operazio-zentroa. Lasterketa familiarra 11:50ean hasiko da (750 metro), eta lasterketa absolutua, barriz, 12:30ean (7 kilometro, hiru itzuli, Tartanga inguruko mendate txikia barne).
Gainera, proba honek izaera solidarioa du. Uribealdeko Gurutze Gorriaren eskaera kudeatuz, parte-hartzaileek esnea eta olioa eraman ditzakete Herri Krosaren egunean bertan, zaurgarritasun-egoeran daudenentzako laguntza gisa.