Beldurrezko beteta egongo den gau berezi horretan, mozorro-lehiaketa egingo da eta It (2017) filma proiektatuko dute, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, Merkatu Zaharra beldurrezko giroagaz apainduko dute, eta parte-hartzaileei animatu diete filmeko pailazo ezagunaz edo pertsonaia beldurgarriren batez mozorrotzera.
Gainera, photocall bat ere egongo da, janari eta edarien txokoa, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Antolatzaileek azpimarratu dutenez "helburua da gazteek ondo pasatzeko eta aisialdi alternatibo bat izateko aukera izatea, alkohola albo batera utzita".