Gaur kaleratu gura duten familietako Ategorribarri kaleko 2. zenbakian bizi da. © KONTSEILU SOZIALISTA URIBE KOSTA
Gaur, Erandioko iruzur baten biktima izan diren hiru familia etxegabetu gura dituzte Erandion. Kaleratzea 10:30erako egon da programatuta, baina polizia 08:00ak baino lehen bertaratu da Ategorri eta Kukularra kaleetako etxebizitzetara. Hala ere, hainbat herritar bildu dira kaleratu gura dituzten familiei elkartasuna adierazteko.
Polizia Kukularrako etxebizitzan bildutako herritarrak kanporatzen ari da.
Polizia kukularrako etxeko atean zeudenak kanporatzen ari da pic.twitter.com/jCyjnWae4V
— Kontseilu Sozialista Uribe Kosta (@Kontseilua_UKo) November 21, 2025
Kontseilu Sozialistatik adierazi dute polizia etxegabetzea gauzatzeko prestatzen ari dela.
Etxe baten aurrean polizia ari da prestatzen etxegabetzea gauzatzeko. pic.twitter.com/ykdkF9bTGT
— Kontseilu Sozialista Uribe Kosta (@Kontseilua_UKo) November 21, 2025
Ategorribarriko kaleko eraikinean ere hainbat herritar bildu dira, polizia sartzea galarazteko.
Jendea bildu da beste etxearen aurrean. Hurbildu Ategorribarri 2 helbidera babesa adieraztera. Etxegabetzeak gelditu! pic.twitter.com/N0WNMxFb9p
— Kontseilu Sozialista Uribe Kosta (@Kontseilua_UKo) November 21, 2025
aza 21, 09:08 Erandio
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!