EH Bilduk ohar baten bidez azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroari txostena eskatu zion lursail hori aparkaleku gisa erabiltzearen legezkotasuna argitzeko eta, erantzuna jaso ondoren, edozein jarduera hasi aurretik osasunerako arriskurik ez dagoela ziurtatzea eta dokumentazio teknikoa aurkeztea nahitaezkoa dela argitu dute.
EH Bilduk adierazi duenez, aparkalekua 2025eko apiriletik dago martxan, baina Erandioko Udalak eta lursailaren jabe den enpresak ez dute baimen hori eskatu. Alderdiaren ustez, udal gobernuak "lehentasuna eman dio aparkaleku faltarekin lotutako arazo politiko bat konpontzeari, erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatu beharrean". “EAJk eta PSEk euren interes politikoak lehenetsi dituzte herritarren osasuna babestearen gainetik”, salatu du EH Bilduk.