Apurtuarte Futbol Taldeak 100. urteurrena ospatuko du

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 30a

2026an Apurtuarte Futbol Taldeak 100 urte beteko ditu. Urte osoan zehar ekintza eta ospakizun desberdinak egingo dituzte urteurrena ospatzeko.

 

Apurtuarte taldearen urteurrena urtarrilaren 3an hasiko da Arteaga futbol zelaian. Aurkezpenaren aurretik, taberna ibiltaria hasiko da 16:00etan giroa animatzeko. Ondoren, 18:00etan mendeurreneko ekitaldiaren aurkezpena egingo dute, Dinamo San Juan taldearen aurkako partidua hasi baino lehen.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun