Neurriak 2025ean martxan jarritako jarduerei jarraipena emango die, inguruan sortutako arazoei aurre egiteko helburuagaz.
Erabakia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Erandioko Udalaren arteko bilera baten ondoren hartu da, eta azken hilabeteetan aplikatutako ekintzen balorazio positiboa egin dute bi erakundeek, delituak eta jokabide desegokiak murrizteko balio izan dutela iritzita.
2024ko azarotik 2025eko ekainaren 30era bitartean 700 esku-hartze baino gehiago egin dira eremu horretan. Horien artean, 522 zehapen-proposamen izan dira botiloiagaz lotuta. Gainera, trafiko-arau hausteak, drogen kontsumoa edo edukitza, arma zuriak, alkoholemia positiboak eta atxiloketak ere jaso dira.
Egoerari aurre egiteko, Erandioko Udalak ohiko gaueko zaintza indartu zuen bi patruilekaz, eta une jakinetan dispositibo bereziak aktibatu dira Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren koordinazioagaz.