Ekimenaren baitan, diru-bilketa egingo da sokatira taldearen jarduera eta denboraldiko erronkei aurre egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, klubak 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta gaur egun hainbat talde biltzen ditu: 55 senior neska-mutilek osatutako taldea batetik, eta bestetik, 20 gaztek osatutako harrobiko taldea. Azken hau Bizkaiko Federazioaren laguntzagaz eta Erandioko ikastetxeetan garatutako proiektu baten ondorioz sortu da.
Santa Agedako kantaldia prestatzeko, entseguak eskolako frontoian egingo dira urtarrilaren 20an, 27an, eta otsailaren 3an, guztiak 19:00etan. Antolatzaileek azpimarratu dute parte-hartzea irekia dela auzotar eta herritar guztientzat. Era berean, aurretiko esperientziarik behar ez dela gogorarazi dute, kanturako gogoa eta parte hartzeko gura, besterik ez.
Horrez gainera, Goiherri Sokatira Taldeak jakinarazi du 2026an zehar hainbat diru-bilketa ekimen antolatzea aurreikusten duela, bi xedekaz: alde batetik, sokatira taldearen jarduera ekonomikoa bermatzea, eta bestetik, Goiherri auzoa girotzea eta kultura zein kirol jarduerak auzora hurbiltzea.