Erandiogoikoko bizilagunek udal tramiteak auzoan bertan egin ahal izango dituzte

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 27a

Zerbitzua Erandiogoikoko eraikin soziokulturalean eskainiko da. © ERANDIOKO UDALA

Erandiogoikoko herritarrek Herritarrentzako Arreta Zerbitzua herrian bertan erabili ahal izango dute urtarrilaren 29tik aurrera, eguenero, 08:00etatik 14:30era.

Zerbitzua Erandiogoikoko eraikin soziokulturalean eskainiko da; hau da, bizilagunek ez dute Astrabudura edo Altzagako udal bulegoetara joan beharrik izango ohiko administrazio-kudeaketak egiteko.

Neurria udal-gobernu taldearen agintaldi-planeko konpromisoetako bat da, helburua auzoei arreta hurbilagoa, zuzenagoa eta jarraituagoa eskaintzea izanik. udalaren arabera, auzoek arreta espezifikoa behar dute, eta horregatik, zerbitzu publikoak auzoetara hurbiltzea lehentasuntzat jo dute.

Zerbitzu honen bidez, herritarrek hainbat izapide eta administrazio-kudeaketa egin ahal izango dituzte Erandiogoikoan bertan, udalagaz lotutako tramite arruntak barne. Neurriak mugikortasuna erraztea, denbora aurreztea eta zerbitzu publikoen irisgarritasuna hobetzea du xede, batez ere adinekoen eta auzoan bizi direnen egunerokoa arintzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun