Musika izango da jaialdiaren ardatz nagusietako bat, eta, beste askoren artean, Belako (barikuan, 22:45ean) eta Skabidean (zapatuan, 00:45ean) taldeak arituko dira. Horiez gain, Xsakara, Moises no duerme, Rosa Sparks eta Mikosis ere igoko dira oholtzara. Aurtengo berrikuntza gisa, Erandioko talde lokalen eta Tartangako ikasle zein ikasle ohien artean antolatutako lehiaketako irabazleek zabalduko dituzte kontzertuak: Frantxu LSBk barikukoa eta Jamaikarrak zapatukoa.
Horregaz batera, egitaraua askotarikoa izango dela ere aurreratu dute: bertso-potea, bakarrizketak, zinema analogikoko tailerra, CDArt dantza eskolaren erakustaldia, bingo musikala, puzgarriak, aurpegi-margoketa eta kalejira, besteak beste.
Antolakuntzan, 20 ikaslek hartu dute parte zuzenean, Irudi eta Soinu zikloko eta beste ikastaro batzuetako ikasleen laguntzagaz; guztira, 70 pertsona inguruk. Ikasleen hitzetan, Gure! "ez da jaialdi hutsa, baizik eta proiektu kultural, hezitzaile eta komunitarioa", eta daborduko bere tokia irabazi du Erandioko kultur egutegian.
Egitaraua:
Otsailak 6, barikua
- 12:00 Gure Jaialdiaren aurkezpen gala, Tartangan.
- 15:00 Emakume Artisauak, Metroko Plazan.
- 17:00 Bideo Podcast, Merkatu Zaharrean.
- 17:00 Pintacaras – Aurpegi margoztea, Jolasgunean.
- 17:00 Egur jolasak, Jolasgunean.
- 17:30 Dantza Eskola, Kiroldegian.
- 18:00 Bingo musikala, Merkatu Zaharrean.
- 18:00 Kalejira (Musika Eskola), Kalean.
- 18:00 Kanta Gunea, Kalean.
- 19:00 Bakarrizketa, Merkatu Zaharrean.
- 20:00 Frantxu LSB kontzertua, Udaletxe Plazan.
- 21:15 Moises No Duerme, Udaletxe Plazan.
- 22:45 Belako, Udaletxe Plazan.
- 00:15 Xsakara, Udaletxe Plazan.
Otsailak 7, zapatua
- 11:00 Kalejira Gautxoriak (Buruhandi eta erraldoiak), Kalean.
- 11:00 Herri Merkatua, Metroko Plazan.
- 11:00 Zinelab, Merkatu Zaharrean.
- 12:00 Dantza Plaza – Euskal dantzak, Udaletxe Plazan.
- 14:00 Bertso Potea, Kalean.
- 17:00 GM Dance, Merkatu Zaharrean.
- 17:00 Pintacaras – Aurpegi margoztea, Jolasgunean.
- 17:00 Puzgarriak, Jolasgunean.
- 20:00 Jamaikarra, Udaletxe Plazan.
- 21:15 Rosa Sparks, Udaletxe Plazan.
- 22:45 Mikosis, Udaletxe Plazan.
- 00:15 Skabidean, Udaletxe Plazan.