Giro ezin hobean ospatu dute Agate Deuna Goiherrin

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 9a

Agate Deuna ospatzeko domekara arte itxaron zuten Goiherrin, baina zalantza barik, merezi izan du: goizetik hasita, traktorean igo eta sokatira-taldeko kideek, musikariek eta beste hainbat herritarrek auzoko landa eta baserriak kantuz alaitu zituzten. Bertsolariak eta hamaiketakoa ere ez ziren falta, ezta baserritar jantzi dotoreak ere.

Bideoa eta argazkiak Goiherri Sokatira Taldeko kideek partekatutakoak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun