Erandioko kirol-instalazioetako argiztapen-sistema berritu dute

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 10a

Argiztapena berritzeak instalazioen ikuspena hobetuko du. © ERANDIOKO UDALA

Eraginkortasuna era iraunkortasuna hobetzeko helburua izanik, Udalak udalerriko kirol-instalazio guztietako argiztapena ordeztu dute LED teknologiagaz.

Hainbat arrazoi izan dira erabakia hartzera bultzatu dutenak; besteak beste, elektrizitate-kontsumoa, energia-gastua eta CO₂ emisioak murrizteko beharra.  Izan ere, argi berriak aurrekoak baino askoz ere jasangarriagoak dira. Gainera, teknologia honek iraunkortasun handiagoa eta mantentze eraginkorragoa eskaintzen du, baliabide publikoak optimizatuz.

Era berean, kirolean ere eragina izango du aldaketa honek. Hau da, argiztapena berritzeak nabarmen hobetuko du instalazioen ikuspena, argi uniformeagoa eta kalitate handiagokoa eskainiz. Horri esker, kirolarien zein ikusleen segurtasuna eta erosotasuna areagotuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun