Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, langilea baso-lanak egiten ari zen unean jazo zen istripua. Lekua oinez iristeko zaila zenez, bertara mobilizatu zituzten Bizkaiko suhiltzaileak, Ertzaintzako Mendi Erreskate Unitatea, helikoptero bat eta osasun-zerbitzuak. Erreskate-taldeek gizona aurkitu zutenean, suspertze-lanak egiten saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Lesio larriak zituen, eta tokian bertan hil zen.
Istripuaren berria zabaldu ostean, lan-istripuen aurkako salaketa eta mobilizazioak iragarri dituzte hainbat eragilek. Tartean, Erandion, zendutako langilearen udalerrian, elkarretaratzea egin ziten atzo LAB sindikatuak eta Sortu alderdi politikoak. 18:30ean batu ziren Erandioko metro-geltokian. Deialdian "prekarietatea hiltzailea" dela salatu zuten eta, aurten Euskal Herrian lanean hil den seigarren langilea dela gogorarazi dute.