Autokarabanek leku bat izango dute Erandion

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 17a

Aparkaleku berria Arteagan kokatuko da. © ERANDIOKO UDALA

Administrazio-izapide guztiak amaitu ondoren, Erandioko Udalak autokarabanentzako aparkaleku berria eraikitzeko lanak abiatu ditu Arteaga inguruan.

Proiektu honen bidez, Udalak turismo jasangarriaren aldeko apustua berretsi gura du, bidaiatzeko gero eta ohikoago bilakatu den moduari azpiegitura egokia eskainiz. Izan ere, autokarabanen turismoak goranzko joera izan du azken urteotan, eta horri erantzuteko beharrezkotzat jo da udalerrian aparkaleku arautu bat sortzea.

Aparkaleku berria Arteagan kokatuko da, eta autokarabana duten erabiltzaileek bertan aparkatzeko aukera izango dute, baldintza egoki eta arautuetan. Proiektu honek, halaber, ibilgailu mota horien presentzia antolatu eta egituratzeko helburua du, udalerriko beste gune batzuetan sor litezkeen arazoak saihestuz.

Horrez gain, azpiegitura berriak tokiko turismo-eskaintza indartzea eta merkataritza-jarduera dinamizatzea du xede, bisitarien joan-etorriek udalerriko ostalaritza eta saltokietan eragin positiboa izan dezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun