Martxoaren lehen astean izango dira hitzordu nagusiak; izan ere, hilaren 5ean, Boreal bikoteak kontzertua eskainiko du Merkatu Zaharrean, arrastiko 18:00etan. Horregaz batera, hurrengo egunean omenaldia egingo diete adineko emakumeei Euskadi Plazan, 18:15ean. Egun berean Musika Eskolak bisita gidatuak eta kontzertuak antolatuko ditu hainbat udal-gunetan.
Antzokia ere berezi bihurtuko da martxoaren 7an eta 8an, Marie Curieren emanaldiagaz Merkatu Zaharrean, 19:00etan.
Martxoaren 8ko ekitaldi nagusia kontzentrazioa izango da, 12:30ean, Euskadi plazan. Herritar guztiei irekita egongo da, eta Damatxok antolatu du, emakumeen eskubideak aldarrikatu eta hausnartzeko helburuagaz. Hurrengo egunean, beste elkarretaratze bat egingo dute Irailaren 23a plazan, Erandioko Emakumeen Elkarteak deituta. Egitaraua martxoaren 13an amaituko da, Xirristi Mirristi ipuin-kontalariaren saioagaz; elkartearen lokalean izango da, 19:00etan, eta familiei zuzenduta dago.
Bestalde, martxoaren 3tik 28ra bitartean, Berdintasun Sailak antolatutako Nik asko margotzen dut erakusketa ikusgai izango da Josu Murueta gunean.