Adostasun politikoa lortzeko hiru mugarri garrantzitsu barneratu ditu testuak: sortutako etxebizitzak udal-etxebizitza tasatuen erregimenaren pean egongo direla, erabilera aldaketari lotutako karga dotazionala ordaintzeko betebeharra kenduko dela eta eraiki zirenetik jarduerarik izan ez duten lokalei buruzko erregulazio zehatza txertatu dela. Udalak, nolanahi ere, baldintza tekniko-urbanistikoak eta herriko interes komertziala babesteko neurriak mantenduko ditu prozesuan.
Erabaki horren aurrean, Erandioko Auzokideok Erandio Bizirik plataformak salatu du Altzagan ordenantza "hilik jaio" dela, erakundeek auzo horretako uholde-arriskuaren aurrean erakutsitako "utzikeria eta arduragabekeriagatik". Elkartearen arabera, arrisku horrek Altzagako kale eta lokalen %95 etxebizitza bihurtzeko aukeratik kanpo uzten ditu, araudi berriaren eraginkortasuna kolokan jarriz.