Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, ontzia berriro martxan jartzea ez da erraza izan. Aurreko enpresa itxi zenean Gasolinoak egoera txarrean geratu ziren, eta ia bi urtez lanean aritu dira berriz nabigatzeko moduan jartzeko. Azkenean, hiru lagunek hartu zuten proiektuaren ardura, ontziak berritu eta zerbitzua berreskuratzeko helburuagaz.
Etorkizunera begira, asmoa itsasadar osoan zehar txangoak eskaintzea da, ontzi historikoari erabilera berria emanez eta inguruko ondarea ezagutarazteko aukera sortuz.
Gainera, antolatzaileek nabarmendu dute azken hilabeteotan jende askok galdetu duela Gasolinoa noiz jarriko zen berriro martxan, itsasadarraren historiari lotutako ontzi honek herritarren artean pizten duen interesa agerian utziz.
Baina daborduko eguna heldu da; Gasolinoa bueltan da.