Hain zuzen ere, geltoki berriak Ramon Rubial kalean, Altzagako kiroldegiaren ondoan; Meso kalean, Astrabuduan, hirugarren adinekoen egoitzaren alboan; eta Itsasadarreko errepidean, Gestamp lantegiaren ondoan jarri dituzte. Horiez gain, Trueba kalean beste geltoki bat jartzea aurreikusi dute datozen asteetan.
Hedapen honegaz, Bizkaibizik bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria indartu gura ditu Erandion ere, herritarren eguneroko joan-etorrietarako alternatiba gehiago eskainiz.