2025eko otsailean, Erandioko osoko bilkurak uko egin zion Espainiako banderaren eta beste ikur batzuen erabilera arautzen duen 39/1981 Legea betetzeko eskatzen zuen PPren mozio bati. Horren aurrean, PPk helegitea jarri zuen eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko epaitegia hori onartu egin du.
Epaiaren arabera, Erandioko Udalak Espainiako bandera udaletxearen kanpoaldean jarri behar du, "leku nabarmen eta ikusgarrian, gainerako bandera ofizialakaz batera". Gainera, EAJko Aitziber Oliban alkateak gidatzen duen Udalak bandera hori osoko bilkuren aretoan ere jarri beharko du, "ohorezko lekuan", Euskadiko eta udalerriko banderakaz batera.
Bestalde, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Arautegia oinarri hartuta, epaiak Udala "erregearen irudia osoko bilkura aretoko leku pribilegiatu batean" jartzera ere behar tu. Horrez gain, epaileak 600 euroko kostuak ezarri dizkio Erandioko Udalari prozesu judizialagatik.