Astrabuduan Gazte Eguna ospatuko dute maiatzaren 30ean, egitarau zabalagaz

Izaro Garcia 2026ko apirilaren 20a

Astrabuduak Gazte Egunaren bigarren edizioa antolatu du maiatzaren 30erako.

Astrabuduak Gazte Egunaren bigarren edizioa antolatu du maiatzaren 30erako, egun osoko egitarauagaz eta gazteei zuzendutako hainbat ekitaldiakaz. "Gazteok (h)ari gara" lelopean, ekimenak giro parte-hartzailea eta aisialdi eskaintza zabala uztartuko ditu.

Egitaraua 12:30ean hasiko da txosnaren irekieragaz eta opari banaketagaz. Ondoren, 13:00etan, pintxopotea egingo da txosnan bertan. Bazkaria 15:00etan izango da, eta bazkalostea musikaz girotuko dute Aimar eta Haritzek.

Arrasti-gau aldean, 19:30etik aurrera, kontzertuek hartuko dute protagonismoa: Sukar, Tatta eta DJ Perko arituko dira oholtzan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkarirako tiketak aurrez eskuratu ahal izango dira apirilaren 21etik aurrera Etxegorri tabernan.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun