Kanpomartxo

Erandioko euskaltzaleak elkartzeko festa ospatuko dute domekan Asuan

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 6a

Berbots Erandioko euskara elkarteak urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa antolatu du domekan, maiatzaren 10ean: Kanpomartxo. Asuko eskola zaharretan ospatuko den egun honek euskal kultura, musika eta elkarbizitza uztartuko ditu, egun osoko egitarau oparo bategaz. 

Aspaldiko ohiturari jarraituz, aurten, Asuko eskola zaharrak euskal kulturaren eta euskaltzaleen topagune bihurtuko ditu Kanpomartxok. Domekan, Berbots elkarteak adin guztientzako egitaraua prestatu du, goizetik iluntzera arte luzatuko den ekintzakaz.

Kanpomartxoko giroan, HIRUKA ere bertan izango da. Stand bat jarriko dugu eskualdeko euskaltzaleekin zuzenean elkartzeko. Bertan, HIRUKAlagun egiteko aukera izango duzue, 25 euroren truke. Gainera, standetik pasatzen diren Hirukalagun berrien eta egungoen artean Errigora kutxa eder bat zozkatuko dugu. Ez galdu aukera eta hurbildu gure postura!

Egitaraua:

  • 11:00 Trikitilariak eta panderojoleak. Erandioko Musika Eskola, Talaurden taldea.
  • 12:00 Dantzariak: Goi-Alde, Trabudu, Uztargi.
  • 13:00 Mendibaiarte abesbatza
  • 13:30. Bertsolariak: Inazio Vidal, Alaia Martin.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 16:00 Umeentzako erromeria: Arima diskofesta
  • 16:30 Kantagunea
  • 18:00 Erromeria: Luhartz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun