Altzagako merkatu zaharrean airearen kalitateari buruzko hitzaldia egingo dute ekainaren 3an

Izaro Garcia 2026ko maiatzaren 14a

Airearen kalitateari eta horrek osasunean duen eraginari buruzko hitzaldia izango da merkatu zaharrean.

"Kutsadurarik ez!!!" izenburupean, airearen kalitateari eta horrek osasunean duen eraginari buruzko hitzaldia antolatu dute datorren ekainaren 3rako, eguaztenean, Altzagako merkatu zaharrean. Saioa 18:30ean hasiko da eta CSICeko zientzialariek hartuko dute parte.

Hitzaldian Erandioko airearen kalitateari buruzko datu zientifikoak aurkeztuko dituzte, baita kutsadurak osasunean izan ditzakeen ondorioak eta instituzioen aurrean egin beharreko bitartekaritza edo eskaerak ere. Antolatzaileen arabera, herritarren kezkei erantzuteko eta informazio kontrastatua eskaintzeko helburua izango du ekimenak.

Ekitaldia hainbat elkarte eta talde ekologistek antolatu dute, tartean Herri Bideak Kate Barik Elkartea, Auzokoa Herriko Elkartea, Ekologistak Martxan Bizkaia eta Sagarrak Ekologista Taldea. Erandioko E!-k laguntzaile moduan parte hartuko du.

Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldira gerturatzera eta ingurumenaren nahiz osasunaren inguruko kezken inguruan informazioa zuzenean jasotzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun