Ertzaintzako hainbat patruila bertaratu dira tokira, eta deia jaso eta ordubete eta erdi geroago ere bertan jarraitzen zuten lanean, gorpuaren erreskateagaz eta gertatutakoa argitzeko lehen ikerketakaz.
Behin gorpua uretatik aterata, Auzitegi Medikuntzako Institutu Anatomiko Forentsera eramango dute. Han egingo diote autopsia, heriotzaren arrazoiak zehaztu ahal izateko.
Ertzaintzak ikerketa irekita dauka gertatutakoa argitzeko, eta oraingoz ez dute bestelako xehetasun ofizialik eman.