Udako jaiak 2026

Erandioztarrek Martiartun San Antonio jaiak ospatuko dituzte Aste-akabu honetan

Laura Fontalba Colomo 2026ko ekainaren 12a

Ekainaren 13an eta 14an, Martiartu dorrearen inguruan batuko dira San Antonio festak ospatzeko. Zapatuan, Txapela Brava eta Txerri-ugerrak taldeen kontzertuak izango dira aurten; eta, domekan, umeentzako tailerrak egongo dira arrasti osoan zehar. 

Egitaraua:

Ekainak 13, zapatua

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Auzoko nagusientzako luntxa.
  • 18:00 Sokatira.
  • 18:00-21:00 Puzgarriak.
  • 21:00-22:00 Saiheski-jana.
  • 22:00 Txapela Brava.
  • 00:00 Txerri-ugerrak.
  • 01:00 Bingo.
  • 01:30 Dj goxua.
  • Ostean: Musika txosnan

Ekainak 14, domeka

  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak.
  • 18:00 Idi probak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun