Barikuan emango diete hasiera Kukularrako jaiei, txupinazoagaz eta lehen hitzorduekaz; zapatuan, berriz, egun osoko plana izango dute auzotarrek eta hurbiltzen direnek. Umeentzako jarduerak, paella-lehiaketa, apar-jaia, kontzertuak eta erromeria tarteko, jaiak auzoko lagunak elkartzeko eta giro herrikoian gozatzeko aukera ederra izango dira!
Beraz, animatu, hurbildu eta parte hartu kuadrillan, familian edo lagunartean!
Ekainak 19, barikua
- 19:00 Txupinazoa.
- 19:30 Igel-toka lehiaketa.
- 21:00 Sardinada.
- 22:30 Kontzertuak:
- Track 1 Band.
- DJ Mario.
Ekainak 20, zapatua
- 11:00 Haurrentzako puzgarriak eta uretako puzgarriak.
- 13:30 Paellen izen-ematea.
- 15:00 Paellen aurkezpena.
- 15:00 Haurrentzako puzgarriak eta uretako puzgarriak.
- 19:00 Apar-jaia eta ur-gerra.
- 22:30 Kontzertuak:
- 3 en 1 Fusión.
- Txinparta erromeria.
*Oharra: bainujantzia eraman!