Udako jaiak 2026

Jaiak gazte berrien bultzadagaz!

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 29a

Zazpi lagun inguruk antolatu dute jardueraz betetako egitaraua.

Jai-batzordeak lan gogorra egin du urte osoan zehar Altzagako jaiak berriz ospatzeko. Aurreratu dutenez, aurten, auzoko ohiturakaz betetako egitaraua dakartzate. Hemen daukazue abuztuaren 26tik 30era egingo dituzten jardueren egitaraua.

Egitaraua: 

Abuztuak 26, eguaztena

  • 13:00 Pregoia eta txupinazoa.
  • 13:15 Erraldoiak eta kilikiak.
  • 17:30 Txiki-txupina Diskodantzakaz.
  • 19:30 Kuadrillen eta familien jaitsiera.
  • 21:30 Suzko zezena.
  • 22:00 80-2000 gaua.
  • 23:30 Iraultza erromeria.

Abuztuak 27, eguena

  • 11:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 12:00 Tortilla-lehiaketa.
  • 13:00 Trikipoteoa.
  • 17:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 17:30 Artisau-azoka..
  • 18:30 Familien arteko herri-jolasa.
  • 21:00 Playback lehiaketa.
  • 22:00 Kontzertuak.
  • 01:00 Dj gaua.

Abuztuak 28, barikua

  • 09:00 Diana Agustin Deuna.
  • 11:30 Umeentzako ur-puzgarriak eta bitsa-festa.
  • 12:00 Paella-lehiaketa.
  • 12:30 Kuadrilen herri-kirolak.
  • 13:00 Musika Bandaren kalejira, otxotea eta Kantagunea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 17:30 Helduentzako luntxa.
  • 18:00 Kuadrillen eta familien probak.
  • 18:30 Txitxarrilloa.
  • 21:30 Suzko zezena.
  • 23:00 Arene 6, Zopilotes Txirriaos eta Dj. Plan B kontzertuak.
  • 02:00 Kulero eta galtzontziloen lasterketa.

Abuztuak 29, zapatua

  • 08:00 Diana txistulariakaz.
  • 12:00 Pailazoak eta familientzako paintballa.
  • 12:30 Erraldoiak eta kilikiak.
  • 12:30 Kuadrillen ginkana.
  • 13:30 Bertso-saioa.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria.
  • 17:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 17:30 Aurresku txapelketa.
  • 18:00 Elektrotxaranga.
  • 18:30 Familien lehiaketaren sari-banaketa.
  • 20:00 Kuadrillen sari-banaketa.
  • 22:00 Lasy Philis, Maruxak eta Nonbait Erromeria.

Abuztuak 30, domeka

  • 09:00 Putxera-lehiaketa.
  • 11:00 Ur-guda.
  • 11:30 Dantzarien kalejira.
  • 12:00 Dantza-erakustaldia.
  • 12:30 Banda de Carton kalejira.
  • 13:30 Erraldoiak eta kilikiak.
  • 14:30 Putxera-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 18:00 Bilbainadak.
  • 21:00 Suzko zezena.
  • 21:30 Jaien amaiera eta traka.

Egitarau hau behin-behinekoa da; jaiak hurbildu ahala behin betikoaren berri emango dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun